CASTELLANO

ADINEKOENTZAKO
BALIABIDEEN GIDA

Cruz Roja de Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorria

GIZATASUNA    -    INPARTZIALTASUNA    -    NEUTRALTASUNA    -    INDEPENDENTZIA    -    BOLUNTARIOTZA    -    BATASUNA    -    UNIBERTSALTASUNA

Esperientzia solidario bat Bizkaian

Gurutze Gorriaren misioa

Pertsona babesgabeenengandik gero eta hurbilago egotea; horretarako, prebentzioari, laguntzari, errehabilitazioari eta garapenari lotutako ekintzak egingo dira, gehien bat, boluntarioen bidez.

Gizarte Interbentzioaren arloan, helburu estrategikoa da gizarte-bazterkeriaren dimentsio guzti-guztiak lantzea ikuspegi integrala baliatuz, eta inklusioaren aldeko esparru-estrategia baten bidez.

Hona hemen arlo horren barruan kolektibo babesgabeekin aurrera eramaten ditugun proiektuak:

Proiektuak

Adinekoak: Boluntarioak, lagun egitea, informazio- eta aholkularitza-bulegoa, laguntza teknikoak, animazio soziokulturala, estimulazioa, María Muñoz etxebizitza komunitarioa eta mendetasuna duten adinekoak dituzten familientzako laguntza.

Etorkinak eta errefuxiatuak: Harrera, informazioa eta orientabidea, itzulera, familia berriz elkartzea, harrera-pisuak, kulturartekotasuna, hizkuntzak eta enplegua.

Ezinduak: Garraio egokitua eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan parte-hartzea.
Haurrak eta familiak: Gizarte- eta hezkuntza-arloko interbentzio komunitarioa, familia.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak: Telelaguntzako zerbitzu mugikorra.

Halaber, Bizkaiko Gurutze Gorriak plan hauek lantzen ditu:


 

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco bbk Cruz Roja

Jendearengandik gero eta hurbilago    Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorria

© 2010 Cruz Roja Bizkaia    Web mapa    |    Ailegaerraztasuna    |    Erabiltzeko modua   

Diseinu eta garapena: Custonor