CASTELLANO

ADINEKOENTZAKO
BALIABIDEEN GIDA

Cruz Roja de Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorria

GIZATASUNA    -    INPARTZIALTASUNA    -    NEUTRALTASUNA    -    INDEPENDENTZIA    -    BOLUNTARIOTZA    -    BATASUNA    -    UNIBERTSALTASUNA

Una experiencia solidaria en Bizkaia

Bizkaiko Gurutze Gorriaren proiektuak adinekoekin

Hauek dira Bizkaiko Gurutze Gorriaren helburu nagusiak adinekoei zuzendutako gizarte-interbentzioaren arloan:

Hauek dira aurrera eramaten ditugun proiektuak:

Informazio- eta aholkularitza-bulegoa:
Informazioa eta aholkuak ematen ditu, adinekoentzako baliabideak bilatzen laguntzeko. Adineko pertsonei edo haien zaintzaileei aholkuak eta laguntza psikologikoa ematen dizkie, hala zentroan nola etxez etxe eskaintzen dituen prestakuntza-saio edo esku-hartze indibidualen bidez.

Laguntza teknikoak:
Mugikortasun urriko egoerak arintzera bideratuta dago zerbitzu hori. Laguntza teknikoak ematen ditu maileguan, hala nola: ohe artikulatuak, gurpildun aulkiak (etxerako eta kalerako), makuluak, taka-takak eta beste batzuk (koltxoiak, bainera edo dutxarako aulkiak eta abar).

Sostengu eta autolaguntzeko sareak – lagun egiteko sareak:
Zerbitzu horren bidez, arrazoi fisiko, psikiko eta/edo sozialengatik ezinduta dauden adineko pertsonei laguntza ematen diete eta lagun egiten diete, beren etxeetan zein egoitzetan.
Erabiltzaileari lagun egiten zaio, etxean zein egoitzan, eta aldian-aldian izapideak egitera laguntzen diote.

Gizarte parte-hartzea sustatzea (adineko pertsonak boluntario gisa aritzea):
Boluntarioen gizarte-lana sustatzera bideratuta dago. Nahi duten adineko pertsonei, adin-mugarik gabe, aukera ematen zaie gizarte-interes handia duten boluntario-jarduerak egiteko komunitatearen alde. Horrela, ekintza erabilgarri eta erakargarriak egin ditzakete.

Animazio soziokulturala:
Gurutze Gorriko boluntarioei berei zuzendutako proiektua da. Haren bidez, elkarteko bizitza sustatu nahi da, eta, horretarako, hainbat kultura-, prestakuntza- eta aisialdi-jarduera antolatzen dira.

Estimulazio kognitiboa:
Proiektu hori narriadura kognitiboa duten adinekoei zuzenduta dago. Estimulazio kognitiboko interbentzio indibidualak egiten dira erabiltzailearen etxean edo taldean (hizkuntza, oroimena, orientazioa, arreta eta abar lantzeko jarduerak).

SIMAP – Alerta pertsonalen monitorizaziorako sistema adimentsua narriadura kognitiboa duten adineko pertsonentzat:
Tresna horri esker, narriadura kognitibo arina edo moderatua duten pertsonak non dauden jakin daiteke, telefonia mugikorreko sarearen eta barruan duen GPS bilagailuari esker.

Garraio egokitua:
Mugitzeko arazoak dituzten pertsonei aukera ematen die aisialdiko eta denbora libreko jardueretan parte hartzeko, etxetik ateratzeko, izapideak egiteko, medikuarengana joateko eta are eguneroko lanak egiteko. (Jardun-eremuak: Nerbioi Haraneko, Ezkerraldeko, Uribe Aldeko, Bermeoko eta Enkarterrietako asanbladak).

Proiektu horiek modu desberdinean eramaten dira aurrera Bizkaiko eskualde- eta toki-asanbladetan.


 

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco bbk Cruz Roja

Jendearengandik gero eta hurbilago    Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorria

© 2010 Cruz Roja Bizkaia    Web mapa    |    Ailegaerraztasuna    |    Erabiltzeko modua   

Diseinu eta garapena: Custonor