CASTELLANO

ADINEKOENTZAKO
BALIABIDEEN GIDA

Cruz Roja de Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorria

GIZATASUNA    -    INPARTZIALTASUNA    -    NEUTRALTASUNA    -    INDEPENDENTZIA    -    BOLUNTARIOTZA    -    BATASUNA    -    UNIBERTSALTASUNA

Baliabideen gida

  

Bizkaiko Gurutze Gorriak adineko pertsonentzako gida hau aurkezten die bizkaitar guztiei. Web-euskarrian argitaratu dugu, eta Bizkaiko adinekoek eskura dituzten baliabideei buruzko informazioa modu argian eta errazean ematea du helburu.

Adineko pertsonentzat eta haiek zaintzeaz arduratzen direnentzat da, batik bat; dena dela, interesa duten pertsona guztiek baliabideei buruzko oinarrizko informazioa eskura izan dezaten da gure helburua, eta horretarako da web-orri hau.

Oinarrizko gizarte-zerbitzuak oso garrantzitsuak direla nabarmendu nahi dugu; izan ere, horiek dira mota guztietako baliabide publikoak eskuratzeko aterik nagusiena. Haiek arduratzen dira adineko pertsonen egoera eta dituzten beharrak baloratzeaz, eta, egindako balorazio horren arabera, eskura dituzten baliabideen zerrenda jakinarazten diete. Halaber, webgune honen aurkezpenean gogorarazi nahi dugu mendekotasunik ez duten adinekoek eskura dituzten baliabideen ardura udalei dagokiela; eta mendekotasuna duten adinekoei baliabideak eskura jartzea, berriz, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokiola.

Hori argitu ondoren, ezinbestekoa da honako hau ere adieraztea: gida honetan zerbitzu publikoei zein pribatuei buruzko informazioa jaso dugu, administrazio publikoak bere baitan hartzen ez dituen zerbitzuak ere badirelako, eta baliabide horiek bide publikoaren bidez eskuratzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten adineko pertsonak ere badirelako.

Horrezaz gain, Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeko legeari buruzko informazio osagarria eta laburtua ere erantsi dugu, bai eta informazioa eta/edo egoitza-baliabideak eskatzeko Bizkaian dauden oinarrizko gizarte-zerbitzuen zerrenda ere.

Javier Zárraga Castro / Presidente provincial

Baliabideen Gida

Laguntza Baliabideak

Osasun Baliabideak

Baliabide Ekonomikoak

Aisia eta Denbora Libreko Baliabideak

Beste Baliabide Batzuk

Bolondres Elkarteen Zerrendak


 

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco bbk Cruz Roja

Jendearengandik gero eta hurbilago    Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorria

© 2010 Cruz Roja Bizkaia    Web mapa    |    Ailegaerraztasuna    |    Erabiltzeko modua   

Diseinu eta garapena: Custonor