CASTELLANO

ADINEKOENTZAKO
BALIABIDEEN GIDA

Cruz Roja de Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorria

GIZATASUNA    -    INPARTZIALTASUNA    -    NEUTRALTASUNA    -    INDEPENDENTZIA    -    BOLUNTARIOTZA    -    BATASUNA    -    UNIBERTSALTASUNA

Gizatasuna, inpartzialtasuna,
neutraltasuna, independentzia:
borondatezko izaera

Boluntarioak

1989 urtean gazteak ez ziren pertsona talde bat Gurutze Gorria Bizkaiarekin bolondrez moduan lan egiten hasi zen eta honekin batera proiektu bat aurrera eran zuten; Autolaguntza eta Laguntasun Sarearen Proiektua.

Adineko pertsonak gizarte-lanetan parte har dezaten sortzen da “adineko pertsonak gizartean parte har dezaten sustatu” proiektua eta hau funtsezko zutabeen bat bihurtzen da, edo Gurutze Gorriak nagusiekin egiten duen lanaren “alma mater”rean.

Gurutze Gorriaren ekintza planaren arabera, gure misioa: gehien bat boluntariotzaten bidez pertsona ahulei laguntzea, nazio eta nazioarteko esparruan, prebentzio, laguntza, birgaitze eta garapen ekintzen bidez. Horrez gain, haipatutako planaren helburuen bermatzaile izan :

Gizarte barneratzaile bat sustatu boluntariotzaren papera bultzatuz gizarte kohesio eta  tokian tokiko garapen elementu bezala eta  erkidego bakoitzaren eta haren kolektibo ezberdin guztien beharrizanetan erdiratutako erantzunak eskaintzeko(…) (Gurutze Gorriaren Ekintza plana 2007-2011).

Norabide honetan, boluntariotza bere erkidegoan  elementu eginkor, esku-hartze eta partehartzaile bihurtzen da.

Jarduera hau, Bizkaiko Gurutze Gorriak adineko pertsonekin dituen helburu estrategikoen adierazgarri hobezina da, hau da, herri onuraren aintzat hartzea eta gizartearen partaidetza.

Ideia hau, gizarte lanetan parte hartzea sustatzea du helburu, edozein adineko nagusiek gizartearen onerako interes haundiko ekintzak garatzeko.

ZELAKO JARDUERAK BURUTU DEZAKET ?


•    Kudeaketak egiten lagundu, sendagilearen kontsultetan lagundu, etabar.
•    Paseatzera joan
•    Aisialdirako ekintzetan lagun egin
•    Egotetxean lagun egin
•    Pertsonaren etxean lagun egin
•    Jagolea atsedenaldia hartu dezan lagundu
•    Laguntza teknikoen kudeaketa eta mantentzea: gurpil-aulkiak, ohe artikulatuak, etabar.
•    Zirikapen kognitiboa
•    Aisialdirako aktibitateak antolatu
•    Pertsona nagusientzako laguntza baliabidei buruzko argibideak eman

Pertsona nagusiekin boluntario bezala parte hartu nahi baduzu, proiektuen atala kontsultatu dezakezu, egiten dugunari buruz gehiago jakiteko eta batxutegi@cruzroja.es helbidera mezu bat bidali ezazu.

Ekintza boluntarioaren dekalogoa

  1. Gurutze Gorriaren helburuak bizitza babestea, giza sufrimendua arintzea eta beharrean daudenen bizitza kalitatea hobetzea dira. Hortaz, Erakundeko boluntarioak ere barneratzen ditu.
  2. Jarduera boluntarioan, Gurutze Gorriko Oinarrizko Printzipioak errespetatzen ditugu eta errespetatuarazten ditugu. Printzipio hauek gure deontologi-kodearen oinarria eratzen dute.
  3. Hitzemandako boluntariotza konpromezua betetzen dugu, bai proiektuaren arduradunarekin bai erabiltzaileekin, esandako lekuan eta orduan prest agertuz.
  4. Gure jarduera postuaren plangintza eta ebaluaketa burutzeko asmoz egiten diren bilera, hitzaldi eta topaketetan parte hartzen dugu.
  5. Beharrean daudenen eta arazoak dituztenengandik gertu egotea gustatzen zaigu. Boluntarioak Gurutze Gorriaren bost zentzumenak gara.
  6. Zaurgarrien aldeko gure jarrera solidarioari esker, Gurutze Gorria beharrean daudenengandik gertu dago.
  7. Gogorarazten dugu laguntzen diegun pertsonek gure estima eta maitasuna bilatzen dituztela. Horretarako,
    gure gizarte, komunikazio eta entzute gaitasunak erabiltzen ditugu; adeitsuak gara eta beti sekretu profesionala mantentzen dugu.
  8. Boluntarioak adi gaude erabiltzaileen zalantza edo jazoeren aurrean, era honetara eta beharrezkoa bada, jardueraren arduradunak beste baliabide batzuetara bideratu ahal izango ditu.
  9. Burutu behar dugun jarduera boluntariorako prestatuta eta trebatuta gaude. Gurutze Gorriaren arreta behar duten pertsonek eskubidea dute gure esku hartzea kalitatezkoa izateko.
  10. Gure jarduera boluntariorako premiazkoa den tresneria eta baliabideak gertu edukitzeaz eta zaintzeaz arduratzen gara.


 

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco bbk Cruz Roja

Jendearengandik gero eta hurbilago    Cruz Roja Bizkaia - Bizkaiko Gurutze Gorria

© 2010 Cruz Roja Bizkaia    Web mapa    |    Ailegaerraztasuna    |    Erabiltzeko modua   

Diseinu eta garapena: Custonor